Powhatan

Talde etniko infotaulaPowhatan
Motaetnia

Powhatan (Powatan edo Powhaten ere idatzia) Ameriketako tribu baten izena da, beraiek menperatzen zuten tribuen konfederazio boteretsu baten nagusia, Tsenacomoco izenekoa. Algonkin hizkuntza hitz egiten zuten eta gaur egungo Virginia estatuan bizi ziren bertakoen eta ingelesen arteko lehen topaketen garaian.

Powhatan Wahunsunacock, erregea edo Powhatan buruzagia, sortu zen hiriaren jatorrizko izena ere bada (eta bertan dagoen Richmond, Virginia hiria gaur egun), baita kokatuta zegoen ibaiaren izena ere (egun James ibaia deitua). Encyclopedia of Native American Tribes entziklopediaren arabera, Powhatan "jauzietan" esan nahi duen algonkin hitza da; Powhatanen asentamendua James ibaiaren jauzietan zegoen.

Wahunsunacockek inperio indartsu bat sortu zuenean Virginiaren zatirik handiena konkistatuz, bere lurrak Tenakomakah deitu zituen eta bera Powhatan. Powhatan hiriaren ondoan, Werowocomoco izeneko konfederazio honen beste asentamendu bat zegoen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search